Itxi

Ordu aldaketa

Noiz arte jarraitu beharko dugu ordua aldatzen?

GORKA OTAEGI

Ordu aldaketa amaitzear zela zirudien arren, datorren goizaldean berriz ere aldatu beharko ditugu erlojuak. Zertan da Europar Batasunak ordu aldaketa bertan behera uzteko abiatutako ekimena?

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Europar Batzordeak 2018an onartu zuen ordu aldaketa bertan behera uztea. 2019an, Europako Parlamentuak erabakia berretsi eta urtebeteko epea ezarri zuen bere asmoa gauzatzeko. Epeak epe, 2021ean ordu aldaketak bere horretan jarraitzen du. Datorren goizaldean, ordu bietan hirurak izango dira eta gaua ordubete laburtuko da ordulariak udako ordutegira egokitzeko. Zein puntutan da ordu aldaketa deusezteko proiektua? Amaia Portugal Bruselako berriemaileak azaldu digu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)