Kargatzen...
Itxi

Orientazio Proba kirola da

Orientazio probetan arrakasta izateko: "Pentsatu eta ahal bada korri egin"

Europa Iparraldeko herritaldeetatik datorren kirola da eta geroz eta indar handiagoa hartzen ari da gure inguruan, Ibon Goikoetxeak -Gipuzkoako Orientazio taldeko kideak- esan digunez.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Seguran Orientazio Proba iraunkorra ipini dute eta han egin dute GOT taldekoek aspaldiko partez, orientazio proba federatuen artean ere. Mapa eskuetan, usb-a hatz puntan, oinak azkar eta burua hotz. Horrela abiatzen dira Orientazio proba egitera parte hartzaileak. Mendian egiten dituzte nagusiki proba hauek baina gustukuak dituzte herrietako zirkuitoak ere. Ibon Goikoetxeak, Gipuzkoako Orientazio Taldeko kideak adierazi digu, Euskal Herrian ez garela Norbegia edo Suitzan bezain iaioak orientazio probak egiten, besteak beste, han irakasgaietako bat horixe dutelako eskoletan: orientazioa.

Audioak (1)