Kargatzen...
Itxi

Artelanak markesinetan

Jenni Alvarado: "Hobeto ikusten dut nire artelana markesinan Louvre museoan baino"

Bilboko Kastrexana auzoko autobus-markesinan du bere artelana salgai Jenni Alvaradok. "Arte non-nahi" programan aukeratutako artistetako bat da bera.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Deabruaren zubiko autobus geltokian dago Jenni Alvaradoren lana ikusgai, Bilboko Kastrexana auzoan. "Nire artea hobeto ikusten dut hemen Louvre museoan baino". 400 euroan saltzen du Zubietako inauterietako pertsonaia batean oinarritutako margolana. Arte non-nahi programak aukeratutako 40 lanetako bat da berea. Gorka Otaegi lankidea Alvarado berarekin izan da markesinan autobusaren zain.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)