Final aurreko giroa
Athleticeko jokalarien aldagela, denen bistan
San Mamesko aldagela bere dendako erakusleihoan jarri du Iban López sastreak. Jokalarien armairuak kuxkuxeatzen ari ginela, Taberna Ibiltariko kideek Athleticen alde sortu duten kanta eskaini digute
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Futbolarien alkondarak, bufandak, aterkiak... baita Villalibreren tronpeta famatua ere. Denetik ikus daiteke Bilboko Derby Gardeazabal dendak bere erakusleihoan jarri duen Athleticeko jokalarien aldagela berezian. Bilbaodendak-ek antolatutako "bizi ametsa" erakusleiho lehiaketaren 3. saria eskuratu duen instalazio hoiri Iban López sastrearen ideia izan da. Berak erakutsi dizkio Gorka Otaegi lankideari jokalarien armairuetan gordetzen diren sekretu guztiak.
Horretan ari zirela, Taberna Ibiltaria kantu-jirako kide Alfon Atela eta Aitor Goirienak eta Juan Luis Goikoetxea idazleak kopako finaletarako sortu duten kanta berria eskaini digute: Aliron zuri-gorriak. Oilo ipurdia jartzeko moduko momentua.