Aranzadiren Osteoteka
20.000 hezur lagin ditu Aranzadiren osteotekak Donostiako egoitzan
Ikerlariek erabil ditzaten sailkatu eta ondo gordeta dauzkate, informazio asko gordetzen baitute arkeologoentzat. Hartz, elefante, bisoi, orkatz... milaka hezur ikerlariek aurkitutakoekin konparatzeko
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Jesus Tapiak erakutsi digu Aranzadiko Osteoteka. 20.000 hezur lagin daude Jesus Altunak abiatu zuen bilduman. Gordailu hau erabiltzen dute ikerlariek, indusketetan aurkitutako hezurren jatorri ahalik eta zehatzena lortzeko, laginak elkarrekin konparatuz. Hartz, lehoi, bisoi, elefante, orkatz, zaldi... animalia askoren hezurrak dituzte bilduman arkeologoen ikerketetan lagundu eta zehaztasuna emateko.