Gastronomia
Aste osorako otorduak prestatzeko, Batch cooking edo loteka egiten den sukaldaritza
Arantxa Arza | EiTB Media
Denbora, dirua eta indarra aurrezteko aukera ematen du Batch Cooking metodoak. Oinarrizko elikagai batzuk (tipula potxatua, piperrada, saltsak...) izoztu eta gero horiek jaki nagusiekin konbinatu
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Dani Lasa gastronomoak eman dizkigu Batch Cookingerako gako nagusiak. Egun pare baterako eltzekaria, barazki purea egin daitezke. Gero hozkailuan edo izozkailuan sartu eta horien ondorenerako jaki nagusiak momentuan egin eta konbinatzeko barazki potxatuak, tipula potxatuak izozkailuan izan ditzakegu. Nabarmendu duena da, jakiak ondo izoztea eta desizoztea dela gakoa. Ahalik eta denborarik gutxienean izoztu behar dira eta ahalik eta lasaien ekarri bere onera.