Furgonetan bizi dira
"Nahiago dugu furgonetan bizi geure dirua alokairuan gastatzea baino"
GORKA OTAEGI | EiTB media
Furgonetan bizi da Iratxe Goikoetxea. Nomada da. Abuztuan bere lana eta gurasoen etxea utzi eta 6 metro karratuko etxe ibiltarian bizitzen hasi zen Déborah García bikotearekin batera
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Komuna lantoki du, lantokia egongela eta egongelako mahaia ohe. 6 metro karratuko furgoneta batean bizitzea zer den kontatu digu Iratxe Goikoetxeak; baita nomada izatea zergatik erabaki zuen ere. Biarritzen topatu dugu, hondartzan, berarekin batera abuztuan furgo-abentura abiatu zuen Déborah García bikotearekin batera. Biek ala biek nahiago dute furgonetan bizi diruarekin higiezinen merkatua elikatzea baino. Entzun zergatik.