Kargatzen...
Itxi

Gernika koadroa txokolatezkoa

Gernika koadroa Gernikan da: txokolatezko erreplika egin dute Euskal Gozogileek

Nagore Telleria | EiTB media

Miren Lukas, Oa pasteldendakoa, hunkitu egin da 14 zatitan egin duten koadroa osorik nola geratu den ikusita. 20 metro koadro baino gehiago ditu artelanak eta 500 kilo txokolate erabili dituzte.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gernikako bonbardaketaren urteurrenerako egin dute Picassoren koadroaren kopia, txokolate beltzez, esnedunez eta zuriz. 40 gozogile baino gehiago aritu dira lan horretan, ehun ordutik gora behar izan dituzte, baina merezi izan du, dudarik ez du Miren Lukasek.

Bihar dira 84 urte Alemaniako nazien Kondor legioak eta Italiako faxisten abiazioak Bizkaiko udalerria bonbardatu zutela eta bezperan jarri dute ikusgai Gernikan. Dagoeneko txokolatezko erreplika erakusteko eskaera ugari jaso dituzte, Baiona, Bilbo, Paris, Madril zein Belfastetik.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)