Maitane Tirapu
"Loizuko gizona" nire bizitzako lanik inportanteena izango da seguruenik
Arantxa Arza |EiTB Media
M. Tirapu antropologoak esan digu emozioz gainezka. Kantabriako unibertsitatera joatekoa da "Loizuko Gizonaren" ikerketan jarraitzera. Hain osorik eta hain ongi kontserbatuta egotea da harritzekoa.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Noaingo Kultur etxean ipini dute "Loizuko gizonari" buruzko argazki erakusketa maiatzaren 5era arte. Handik aurrera herriz herri abiatuko da Erroko bailaran erakusketa finko gisa geratzeko. Ikerketa zein puntutan dagoen eta aurrerantzean ikerketa horietatik zein informazio eskura dezaketen azaldu digu emozioz beteta Maitane Tirapu antropologoak. Aitortuz, bere bizitzako lanik interesgarriena izango dela Erro bailarako aurkikuntza hori.