Itxi

Heriotza

Mixel Berhokoirigoin, "gauzak aurretik ikusteko gaitasuna zuen gizona"

Laboraria eta "bake artisaua" 69 urte zituela hil da. Haren ibiliari buruz hitz egin dugu Panpi Sainte-Marie ELBko idazkari nagusiarekin eta Anita Lopepe EH Baiko bozeramalearekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gizon "apala", "alternatiben sortzaile", "lokalki ekin eta globalki pentsatu" egiten zuen gizona izan dela azaldu digu Panpi Sainte-Mariek. Behi esneak izandako gainbeheraren ondotik ardi esnearen aldeko apustua egiten asmatu zuela adibidez, "beti hurrengo helburua zein behar zuen" izaten baitzuen buruan. Eta festan bai, baina hurrengo goizean lanerako ere pronto izaten omen zen.

Anita Lopeperen iritzirako, Berhokoirigoin "militante handia" izan da, egundoko ekarpena egin diona Euskal Herriari eta bereziki Ipar Euskal Herri barrukaldeari, "laborantza nobletu" zuela esan digu. Bakegintzari lotuta, ez zela bera ikustera "ohituta" geunden eremu bat, baina "apustu ausarta" egin zuela goraipatu du. "Hor ere emaitzak ekarri ditu bere ekarpen handiak, eta horiek geratuko dira gure buruetan, agian berrienak direlako, baina bat gehiago izan da, beste ekarpen askoren ondotik".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)