Mari Paz Jimenez margolaria
Mari Paz Jimenez, margolari ezezaguna, Oteizaren kuttunetako bat
Arantxa ARza | EiTB Media
Ezezaguna 1975ean hil zelako eta Euskal Herriko artearen historia frankismoaren amaieran hasiko da idazten. Ijito familiakoa izaki aitzindari izan zen arraza desberdinetako jendea kuadroetara eramaten
Your browser doesn’t support HTML5 audio
1909an Valladoliden jaio zen baina Euskal Herrian garatu zuen bere artista ibilbidea. Gerra garaian Buenos Airesera erbesteratua, hantxe formatu zen gehien bat. Oteizaren artista kuttunen artean egonik ere, ezezaguna da, bera hil ondoren hasiko baita idazten Euskal Herriko artearen historia. Abstraktuak margotuko duen emakumea izateak aintzindari bihurtu zuen lan horretan. Donostiako San Telmon eta Bilboko Arte Ederren museoan ikus daitezke bere lanak.