Kargatzen...
Itxi

Irrintzilari sarea

Iaioak, hasiberriak, bakarrik daudenean saiatzen direnak... denak sarerako baliogarri

Euskal Herrian dauden irrintzilari guztiak saretu nahi digu Ekain Martinez de Lizarduy irakasle eta antropologoak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Erraiak" dokumentalak herriz herri egin duen bidaian irrintzilari asko ezagutu ditu antropologo eta irakasleak eta orain sarea osatu nahi du.

Dagoeneko 170 lagunek eman dute izena. Gehienak emakumezkoak dira. Nekane Akarregi ondarrutarra da horietako bat. Amari ikasi zion irrintziak botatzen eta sekretua zein den kontatu digu: arnasaldi bakarrekoa izatea, amaitzea eta ahalik eta luzeena botatzea.

Bitartean, dokumentalak sariak jaso eta jaso jarraitzen du. Hogeita bigarrena Los Angelesen. Gainera, 40 herrialdetan erakutsiko dute, tokiko telebistetan, tokiko hizkuntzetara itzulita. Alemanian edota Hegoafrikan adibidez.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)