Pixkanaka irekitzen
Ezkontzak pixkanaka hasten, Peñak banaka irekitzen, Elkarte Gastronomikoak itxita
Arantxa Arza | EiTb media
Covid-19aren pandemiak uzten duen neurrian eta inzidentzia tasa beherantz doan eran, hasi dira ezkontza txikiak eta ireki dituzte Peñak Nafarroan. Elkarte gastronomikoak itxita 8 hilabetez.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskal Herriko Ezkontza Sektorearen elkartearen arabera, iaz % 92 jaitsi zitzaien fakturazioa. Horren aurrean, neurriak hartuta, ezkontzea segurua dela frogatu nahi dute. Ainara Jimenez Euskal Herriko Ezkontza Sektorearen elkarteko kideak eman dizkigu argibideak.
Aitor Garjonek (Iruñeko Alegria Peña) baieztatu digu ireki dutela euren lokala irailaren 12tik itxita egon ondoren. Neurriak beteko dituztela eta peñakideak irekitzeko gogoz daudela aitortu digu.
Jose Mari Elorduyk (Gernikako Bake Leku txokoa) erreta daudela adierazi digu, ez dutela ikusten arrazoirik Txokoak itxita egoteko. Bizkaian elkarte sortzeko asmotan dira, txokosbizkaia@gmail.com helbidean jaso dezake informazioa elkartearen parte izan nahi duen txokoak.