Amets Arzallus
"Altsasu, gau hura" dokumentalaz, Amets Arzallus Bartzelonan estreinatu atarian
Nagore Telleria | EiTb Media
Iñaki, Bel eta Haritz dira dokumentala josten duten hiru ahotsak. Bideoa grabatu zuen gazte zigortua, semea giltzapean duen ama eta elkartasun sareko kidearen kontakizuna dakartza lanak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Haien ahotsen bidez jaso dute gertatutakoaren ordaina pertsonala, mediatikoa eta judiziala. Herritar arruntak indar polizial eta epaileen aurrean bere burua defendatzeko duen ezintasunaz ere ari da dokumentala neurri batean.
Marc Parramonek eta biek zuzendu dute Altsasuko gertaeren inguruko elur bola, elkartasuna eta bizipen pertsonalak jasotzen dituen dokumentala. Gaur estreinatu dute " Altsasu gau hura" dokumentala "DocsBarcelona" jaialdian eta baita Filmin plataforman ere. Euskal Herrira ere iritsiko da jakina, baina oraindik ez du iritsierak egun jakinik.