Itxi

Arabako txapeldunak

Manex Agirre eta Martin Abarrategi, txapela bana buruan eta egindakoarekin pozik

Unai Urreaga | EITB Media

Arabako txapeldun izendatu biharamunean izan ditugu "Amarauna" saioan. Binakako formularen inguruan "ondorioak ateratzeko goizegi" dela esan digute.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bertsotan zein pandemiaren aurrean, "hemen ezin da funtzionatu taldean ez baldin bada". Halaxe bota zuen Agirrek atzoko azken agurrean. "Gazteek akuilu lana egin digute" esan digu biharamunean.

Abarrategirentzat esperientzia berria izan da txapelketarena. "Oso polita, binaka kantatzea orain arte egin ez den zerbait izan da, eta Manexekin oso pozik. Bere babesa sentitu eta eskertu dut".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)