Murgiltze eredua Frantzia
Jean Baptiste Coyos, euskaltzainburu ordea: "Datorrena da konstituzioa aldatzea"
Nagore Telleria | EITb media
Konstituzio kontseiluak murgiltze eredua 2. artikuluaren kontrakoa dela ebatsi ostean, konstituzioa aldatu edo beste modu batera irakurtzea beste biderik ez du ikusten berak, protesten atarian.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Baionan murgiltze ereduaren aldeko manifestazioa egin aurretxoan hitz egin du Jean Baptiste Coyos "Battittu"k Amaraunean. Iparraldean Euskatzaindiaren ordezkaria bera. Frantziako hizkuntza frantsesa dela dioen Konstituzioaren 2. artikulua behin eta berriz hizkuntza gutxituen aitzinamenduak oztopatzeko baliatu izan zela dio berak, 1999an aldatu zenetik.
Orain arte, murgiltze eredua ikastoletan jasana zela dio berak, baina eskola katolikoan eta publikoan sartu denean eraiki duela harresia Konstituzio Kontseiluak.
Legearen irakurketa txar bat ikusten du berak erabaki horretan, eta batetik aniztasuna defendatu eta bestetik gisa honetan trabak jartzea ez dirala bateragarriak uste du.