''Digi-atala''
Whatsappi nola esan betirako agur eta algoritmoak lege direnean zer
Unai Urreaga | EITb media
Watomatic aplikazioari buruz aritu zaigu Luistxo Fernandez, eta riderren lan jardunean algoritmoek duten pisuaz Gorka Julio.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Whatsappi agur esateko orduan, kontaktuei erabakiaren berri nola eman izan liteke buruhauste handienetako bat. Bada, horretarako irtenbidea Watomatic aplikazioa izan liteke. Joxe Rojasek euskaratu du eta Luistxo Fernandezek azaldu digu nola funtzionatzen duen.
Espainiar estatuan riderrak edo janari banatzaileak soldatapeko langile bihurtu beharko dituzte Glovo eta Deliveroo bezalako enpresek. Testuinguru horretan, algoritmoek duten indarraz aritu zaigu Gorka Julio.