Kargatzen...
Itxi

14 Mila Karaktere

Munduko plazak bisitatzen: turismoaren lehia Mediterraneoko kostaldean

Gorka Peñagarikano Goikoetxea | EITb Media

'Munduko Plazan' saioa grabatzen ari da ETB, eta lantaldean dago Ana Iruretagoyena. Turkian eta Grezian egon dira, bertako euskaldunak elkarrizketatzen. Ikusi eta bizi duenaren berri eman digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

14 Mila Karaktere solasaldian, bestetan ez bezala, nazioartera begira jarri gara. Zehazki, Greziara eta Turkiara begira. Euskal Telebista bertan egona da 'Munduko Plazan' saio berria grabatzen, eta lantaldeko kide da Ana Iruretagoyena.

Turistak hala moduz berreskuratzen doaz Mediterraneo Itsaso aldeko herrialdeak. Duela bi astetik hona bisitari kopurua nabarmen handitu dela antzeman du Iruretagoyenak; gehiengoa, hori bai, ekialdeko herrialdeetako jendea. Nahiz eta Istanbuleko bizilagunek jende falta oraindik ere somatu, hiria "zoramena" dela esan du.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)