Kargatzen...
Itxi

Euskoa, tokiko moneta

Nikolas Blain: "Euskoa Hegoaldean erabili ahal izatea da gure erronketako bat"

Arantxa Arza | EITB Media

Uztaritzeko udal ordezkariak euren diru sariaren zati bat euskotan jasotzen hasi dira. Lehenagotik ere badute udalean euskoa erabiltzeko eta indartzeko plana.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Europako tokiko monetarik indartsuena da Iparraldeko hiru herrialdetan darabilten Euskoa. 2013aren amaieran sortua, 4000 erabiltzaile ditu eta 2,5 milioi moneta emititurik. Elkarte, enpresa eta norbanakoek erabiltzen dute moneta hau. Gainera, eurotatik euskorako trukean, norbanakoak  € 1- Eusko 1 ekibalentzia egiten badu ere, aldatutako diruaren % 3 norberak aukratutako elkarte batentzat da. Transizio ekologikoa, tokiko ekonomia, euskara eta aldaketa klimatikoaren gaien sentsibilitatepean bizi den moneta da. Nikolas Blain Uztaritzeko alkateordeak eman dizkigu 8 urte luze hauetako gora beherak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)