Kargatzen...
Itxi

Irratizaleen hizkera

"Nire izena EA2-DNO da"

GORKA OTAEGI

Teilatuan edo mendian antena jarri eta mundu osoko lagunekin hizketan aritzen da Iratxe Urizar. Bizkaiko Irratizaleen Elkarteko kideak irratizaleen hizkera erakutsi digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"CQ, CQ, ekoalfa 2, delta, November, Oscar...", horiek izan dira Iratxe Urizarrek bere etxeko irrati emisorea piztu eta mikrofonotik esan dituen lehen hitzak. Irrati-deia egiten ari da, frekuentzia berean beste inor bada erantzun diezaion. 'Amarauna'n zuzenean entzun ahal izan dugu bere elkarrizketa, eta baita irratizaleen "jerga" ikasi ere. XXI. mendean geratzen da antena hartuta mendiz mendi dabilen irratizalerik, horietako batzuk Bizkaiko Irratizaleen Elkartean. Urizar bera horren adibide.

Audioak (1)