Itxi

Digi-atala

Argindarraren faktura merkatzeko aplikazioak

GORKA OTAEGI

Elektrizitatearen fakturan dirua aurrezten lagun diezaguketen aplikazioak, munduko webgune garrantzitsuak matxuratu dituen akatsa, Gladys sariak eta "hirugarren begia" aste honetako Digi-atalean

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Argindarraren prezioa nola ezartzen den ulertu ez arren, garrantzitsua da aurreztea. Kontsumoak eguneko momentu egokian egiteak nabarmen merkatu dezake faktura. Nola jakin, ordea, biharko preziorik merkeena eguneko zein momentutan izango den? Eta garestiena? Nola jaso abisu bat prezioa merke edo garesti dagoenean? Galdera horien eta gehiagoren erantzunak ematen dituzte Maite Goñik eta Joxe Rojasek aste honetako Digi-atalean aurkeztu dizkiguten aplikazioek.

Hizpide izan ditugu baita ere webgune garrantzitsuak hondatu dituen akatsa, PuntuEus fundaizoak eta EHUk abiatutako Gladys sariak eta sakelakoek istripurik eragin ez dezaten sortu duten "hirugarren begia".

Audioak (1)