Itxi

Orioko Zaragueta Herri Eskola

Ikasleen osasunaren alde egindako lanari aitortza, Orioko Zaraguetari

Gorka Peñagarikano Goikoetxea

DES erakundearen zigilua jaso du ikastetxeak. Guraso baten ekimenez, hiru urtetan ikasleei bizi-ohitura osasuntsuak txertatzeko lanean aritu dira.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Kirola, hezkuntza eta osasuna uztartzen ditu DES erakundeak. Bertako kidea eta Orioko Zaraguetako gurasoa da Rafa Gonzalez Txabarri, eta bere iniziatibaz, ikastetxeak proiektua aplikatu du. Hiru urteotan, pausoz pauso, hainbat helburu bete dituztelako, urrezko zigilua jaso du aurten.

Gurasoaren testigantza jaso dugu. Bi irakaslerekin hitz egiteko parada izan dugu, eta baita ikasleen ikuspuntua jaso ere. Bizimodu osasuntsua izateko ezinbestekoa da ariketa fisikoa egitea, baina bizi-ohitura egokiak izatea ere funtsezkoa da. Tartean, deskantsua eta ondo eta behar beste lo egitea.

Audioak (1)