Altzueta, Urrezko Sagardoa
"Pandemia zetorrela ikusita, upategia hoztu genuen sagardoa atzeratzeko"
Arantxa Arza | EITb Media
Ibon Alkortak (Altzueta) esan digu hori, eta ekainaren 18an Gipuzkoako Sagardorik onenaren saria jaso dute Gipuzkoako Diputazioaren eskutik. "Musker" alkohol gutxiko sagar edaria sortu dute orain.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Hernaniko Osinagan dagoen Altzuetak irabazi du Gipuzkoako Sagardorik onenaren saria. % 100 bertako sagarrez egina Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan hartu dute saria. Ibon Alkorta bertako arduradunetako batek egiaztatu digu "on line" salmenta ondo joan zaiela eta dibertsifikazioan oinarritu behar izan dutela, pandemiaren ondorioetan ez itotzeko.