Itxi

Estresa eta depresioa

Ines Erkizia: "Pandemia garaiko estresak ondorioak izango ditu epe luzera"

Unai Urreaga | EITb Media

Farmazia ikasketak egin eta gero, estresaren eta depresioaren arteko lotura ari da ikertzen donostiarra doktoretza tesian.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Estresak osasunarentzat ondorio kaltegarriak izan ditzakeela azaldu digu. Arazo fisiologikoak eta psikologikoak ere sor ditzake. Depresioa da horietako bat. Bien arteko harremana ari da ikertzen, hain justu ere, Ines Erkizia, tratamendu hobeak bilatzeko.

Estresa murriztu eta kudeatzen jakin behar dela nabarmendu digu, baina neurrian ez dela txarra zehaztuz: "estres estimuluek eta horietara egokitzeak gizakion biziraupena bermatu dute", argitu digu ikerlari gazteak.

Pandemia garaian gazteek sufritu duten estresaz ere aritu zaigu, eta ondorioak hemendik hanbat hamarkadatara ere ikusiko direla dio.

Depresioa gizarte modernoetan arazo larria den arren, gaitz psikiatrikoen tratamenduan gutxi aurreratu dela ohartarazi digu, neurri batean oraindik tabu direlako. Ikerketa lerro berrien artean, esketamina nabarmendu digu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)