Itxi

Osasun neurriak kulturan

Adimen artifiziala, osasun neurriak betetzen diren ikusteko

Unai Urreaga | EITB Media

"Lasai" izeneko programa garatu du "Neure" start-up teknologikoak. Ibon Reinoso CEO-ak eman dizkigu argibideak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bermeoko "Nestor Basterretxea" aretoan ezarri dute sistema, kultur ekitaldietan osasun neurriak betetzen direla ziurtatzeko.

Ikusleek maskara daramaten eta gutxieneko distantzia mantentzen duten neurtzen du sistemak, adimen artifiziala erabilita.

Iaz Busturialdeko enpresa lehiaketa irabazi zuen start-up-ak atunontziei laguntzeko garatutako sistema batekin eta orain hura egokitu egin dutela azaldu digu Ibon Reinoso CEO-ak. Berak eta beste hiru lagunek osatzen dute "Neure". Areto itxi batean jarri dute oraingoan, baina kanporako ere balioko lukeela eta beste parametro batzuk ere neurtu ahal izango liratekeela kontatu digu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)