Itxi

Euskal Encounter

'Ikaragarri aldatu da bideojokoetako musika; 40 urte iraun duten jokoetan argi ikusten da eboluzioa'

Gorka Oteiza informatika ingeniariak bideojokoetako musikaren historiari buruzko hitzaldia eskainiko du Euskal Encounterren. Aurrerapena egin eta azalpenak eman ditu Amarauna saioan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Euskal Encounter informatika jaialdiak hirugarren eguna du, eta programazioari erreparatuta, Bideojokoetako Musikaren Historia izeneko hitzaldia antolatu du. Gorka Oteiza SoundtrackFest enpresako sortzaile eta zuzendaria da, eta azken 30-40 urteetako eboluzioa aztertu du. Teknologiaren eta txipen garapenarekin batera, bideojokoetako musika ere aldatu egin da. Euskal Encounterren eskaini behar duen hitzaldia aurreratzeaz gain, adibideak ere ekarri ditu; 'Arkanoid' joko ezagunaren musikatik abiatu, eta 'Fifa' edota 'Zelda' jokoen kasuak ere aztertu ditu. Izan ere, zinean musika oso garrantzitsua den moduan, bideojokoetan ere hala dela nabarmendu du. Ba al zenekien bideojoko baterako propio sortutako abesti batek Grammy saria irabazi zuela? Eta Oscar saridun konpositoreak ere aritu direla bideojokoak musikarekin janzten?

Audioak (1)