Zaldizaina
Zaldiekiko zaletasuna amarengandik datorkio Ainhoa Georgina Delikari, munduko onenekin lan egitea lortu du
AA|Euskadi irratia
"Ingalaterran zaldi artean egotea ohikoa da". Datozen lau urteetan Andrew Hoy zaldiko australiarraren taldean zaldizaina edo groom-a izango da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Kanela-kolorekoa da munduan onenetarikoa den Andrew Hoy zaldikoaren zaldia. Vassily de Lassos zaldia, ez da bere-berea, baina, dominak lortzeko kide aparta du. Egun hauetan Tokioko Olinpiar Jokoetan arituko dira biak lehian.
Datozen urteetan zaldi horren zaintzailea izango da Ainhoa Georgina Delika gasteiztarra. 23 urte ditu eta lau urteetarako kontratua eskuratu berri du zaldiko australiarraren taldean lan egiteko.
Zaldiez, hauek zaintzearen lanaz, bere ametsez eta datorren urteetako bere abentura berriaz aritu zaigu. Arabako Ariñiz herrian dagoen zalditegian egin dugu berarekin hitzordua.