Itxi

Bideo-jokoak

"Gurasoek ez dakite euren seme-alabak zer bideo-jokotan aritzen diren, ezta zer arrisku izan ditzaketen ere"

Maialen Otermin | EITb Media

Unai Arrugaetak Lehen Hezkuntzako Gradu Amaierako lanerako bideo-jokoen inguruko gida bat sortu du, eta bideojokoak.info atarian gurasoentzako segurtasun aholkuak eta deskribapenak egin ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bideojokoak.info ataria sortu du Unai Arrugaetak Lehen Hezkuntzako Gradu Amaierako lanaren harira. Larrabetzuko 5. eta 6. mailako ikasleekin ikerketa egin, eta ateratako ondorioekin guraso eta irakasleentzako gida sortu du. Fifa, Brawl Stars, Among Us, Fortnite, Roblox eta Minecraft jokoen deskribapena, segurtasun aholkuak eta PEGIren araberako kalifikazio sistemak zehaztu ditu. Halaber, berak egindako bideoak ere jarri ditu.

Joko horien bortizkeria dela eta, izan ditzaketen arriskuez galdetuta, joko horietan gerta daitekeen Groominga arriskutsuagoa dela iritzi dio. Azalpen guztiak eman dizkigu bikainki gainditu duen lanaren inguruan.

Nahiz eta dagoeneko irakasle izan, irailetik aurrera proiektuarekin jarraitzeko asmoa duela nabarmendu du Arrugaetak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)