Egurrezko surf taulak
Mara: mota guztietako egurrezko surf taulak
Olatu handi zein txikiak surfeatzeko egurrezko oholak egiten ditu Beñat Etxebestek.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Mara izeneko egurrezko surf taulak egiten ditu Beñat Etxebestek. Mota guztietakoak, gainera: paipoak, olatu txikietan ibiltzeko taula luzeak, mugimendu azkarrak egiteko taulak… Hori bai, denak ezaugarri berberarekin, egurra erabiliz.
Ekologia, surferako zaletasuna eta alabaren jaiotza Beñat Etxebesteren motibazio eta abiapuntu izan dira urtetan buruan zuen ametsa egi bihurtzeko.
Egurrezko taulak egiten dituen tailerrean egoteko aukera izan dugu 'Amarauna' saioan.