Kargatzen...
Itxi

Musika

Helburua: Valentin Larrea musikagilearen ondare gordea ezagutaraztea

Irailaren 25ean Berako San Esteban elizan emango den organo-kontzerturako entseguan izan da Amarauna. Elena Berazadi, Valentin zenaren bilobarekin; Ignacio Arakistain, organistarekin, eta Xabier Barriola tenorrarekin Larrea musikagile gabiriarraren obran barneratu gara.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Valentin Larrea pianista eta musikagileak ukitu berezia eman nahi izan zion musika erromantikoari. Musikari jantzia zen, idazkera garbi eta gardenekoa, modulazioa ederki menderatzen zuen organista. Itzal handiko pertsona izan zen, Manuel de Fallaren garaikidea, eta 86 urterekin ere konposatu zuen. 93 urterekin, 1970 hil zen, Iruñean. Larrea-Berazadi sendiaren nahia da aitonaren musika eta ondarea gizarteratu eta Euskal Herriko musika kontserbatorio guztietan eskuragarri izatea.

Audioak (1)