Kargatzen...
Itxi

Biziz proiektua

Elkartasuna eta gozamena uztartuta, Asia eta Afrikan barrena

AA|Euskadi Irratia

Pello Alberdi hernaniarrak eta Jon Rodriguez ordiziarrak Afrika eta Asia bizikletaz zeharkatuko dute bertako Gobernuz Kanpoko Erakundeen lana sare sozialetan partekatuz.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bizikleta lagun, Gobernuz Kanpoko Erakundeen lana ezagutarazi nahi dute Pello Alberdik eta Jon Rodriguezek. Irailaren 15ean abiatuko dira Hegoafrikara, hori da gazteen lehen geltokia. Aurreikuspenen arabera, urtebetean, Afrikan 4.500 eta Asian 9.000 kilometro egingo dituzte. Urduri baina gogotsu etorri dira Euskadi Irratira, eta 'Amarauna' saioan haiekin hitz egin dugu.

Audioak (1)