Kargatzen...
Itxi

Txurroez Dani Lasarekin

Bularretik ateratako txurroak Iruñean, berriz

Arantxa Arza | EITb Media

Mañueta Txurreria berriz zabaldu dute bi urte itxita egon ondoren. Elias Elizaldek aurreneko goiza nolakoa izan den kontatu digu. Dani Lasak, bere aldetik, txurro onak egiteko gakoak eman ditu eta izar formakoak zergatik diren azaldu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

12 lagun berriz ere ilunpean lanera: orea egin, orea pitxarrean sartu eta bular parean jarrita bi metro inguruko txurro borobila oliotara. Dena eskuz egina, argindarra, hozkailurako bakarrik. Horrela egiten dute lan Iruñeko Mañuetan. 150 urte egitera doan txurreria, pandemiagatik itxita egon ondoren gaur zabaldu dute berriz.

Elias Elizaldek goiza nola joan zaien kontatu digu  eta Dani Lasak azaldu nola egiten den txurrotarako orea, nola frijitu, eta zergatik diren izar itxurakoak eta ez borobilak.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)