Itxi

Exoeskeletoak lanerako

Exoeskeletoak lanerako: pisu handiak mugitzen dituzten langileentzat tramankuluak, lesioak ekiditeko

Maria Agirre | EITb Media

Traña-Matienan industriarako exoeskeletoak egiten dituzte. Urola Garaian sortu zen enpresa 2015ean: GOGOA MOBILITY ROBOTS. Eta hortik eratorri da beste lan ildoa: CYBER HUMAN SISTEMS. Hau da, gorputzera egokitutako tramankuluak egiten dituzte. Industrian, zein nekazaritzan erabil daitezke.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Traña-Matienan industriarako exoeskeletoak egiten dituzte. Urola Garaian sortu zuen taldetxo batek enpresa 2015ean: GOGOA MOBILITY ROBOTS. Eta hortik eratorri da beste lan ildoa: CYBER HUMAN SISTEMS. Exoeskeletoen helburua lesioak ekiditea da, bereziki pisu handiko lanak egiten dituztenentzat. Exoeskeletoak berriz, arinak dira, ez dute pisu handirik.

Lorea Gonzalez Txabarrik eta Juan Izetak kontatu digute zertarako diren exoeskeletoak. Kontatu dutenez, hasieran langileei kostatu egiten zaie ohitzea, baina ondoren, abantailak ikusten dituzte. Lan arloan prebentzioa handitzea da helburua, langileek ez pairatzea hainbeste lesio pisu handiekin lan egiten dutelako.

Merkatuan hazi eta hazi ari dira, eta eskari ugari dituzte enpresa horretan. Nekazaritza alorreko langileentzat hasi dira eskariak jasotzen Kataluinatik. Supermerkatuetako langileentzat ere hasi dira exoeskeletoak prestatzen.

Ane Agirre kazetaria enpresan izan da eta exoeskeleto bat jarri du gainean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)