Sagar eta mahatsaren bilketa
Uzta bilketa bete-betean: mahatsa iaz baino gutxiago, sagarra askoz ere gehiago
Arantxa Arza | EITb Media
Oraindik datu zehatzik ez duten arren, mahatsa % 30 gutxiago izango dute Getarian txakolinetarako. Araba eta Bizkaian ere iaz baino uzta murritzagoa izango da. Aldiz sagarrak askoz ere gehiago. Euskal sagardoan ari direnek ia 5 miloi kilo espero dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Oraindik datu zehatzik ez duten arren, mahatsa % 30 gutxiago izango dute Getarian txakolinetarako. Araban eta Bizkaian ere iaz baino uzta murritzagoa izango da. Aldiz sagarrak askoz ere gehiago. Euskal sagardoan ari direnek ia 5 miloi kilo espero dituzte. Mikel Garaizabal eta Felix San Sebastian aritu zaizkigu aurtengo mahats eta sagar uztaz. Fruitel elkartean egiten ari diren esperimentuaren berri eman digu Felix San Sebastianek. Sagastiek urtero antzerako sagar kopurua eman dezaten lanean ari dira, urte batetik bestera uzta bilketan halako kilo diferentziarik izan ez dadin.