Itxi

Jose Luis Zumetari omenaldia

Bernardo Atxaga: "Zumetaren koadroak erosiz gogoratu beharko genuke margolaria, ekintzek balio dute"

Jose Luis Zumetari Usurbilen egindako omenaldian parte hartu dute Bernardo Atxagak, Hertzainak taldeko Garik eta Josu Zabalak eta Mikel Telleria abeslariak. Guztiek Zumetarekin izandako bizipenak kontatu dituzte. Usoa Zumeta alabak, berriz, aitaren inguruko xehetasunak kontatu ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

2021eko urriaren 2an omenaldia egin diote jaioterrian, Usurbilen, Jose Luis Zumetari. Iaz, 2020ko apirilaren 22an hil zen Zumeta, pandemia garaian, etxeko konfinamendu bete-betean, eta ezin zitzaion behar bezalako omenaldia egin. Zumetak hil aurretik idatzita utzi zuen epitafio eran honako esaldia: Aukeran Tabernan Nahiago!

Jose Luis Zumetari Usurbilen egindako omenaldian parte hartu dute Bernardo Atxagak, Hertzainak taldeko Garik eta Josu Zabalak eta Mikel Telleria abeslariak. Guztiek Zumetarekin izandako bizipenak kontatu dituzte. Usoa Zumeta alabak, berriz, aitaren inguruko xehetasunak kontatu ditu.

 

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)