Elhuyar hiztegiak 25 urte ditu
Iaz 65 milioi kontsulta egin zitzaizkion eta 80 mila erabiltzaile aktibo baino gehiago ditu Elhuyar hiztegiak
Jexus Artetxe | EITB Media
1996an euskara-gaztelania hiztegi mardularen lehen edizioa argitaratu zen, CD-ROM eta guzti. Handik bi urtera, 1998an kaleratu zen 'Hiztegi Txikia", eta lau urte geroago, 2002an, 'Oinarrizko Hiztegia'. Gutxienez beste 25 urtez jarraitzeko erronka hartu dute Elhuyarrekoek.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Itziar Cortés Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia Unitateko koordinatzaileak adierazi digu lantalde egokiak ahalbidetu duela honaino arrakastaz heltzea, hizkuntzalariak eta ingeniariak elkarrekin lanean aritu direlako, diziplinartekotasunean. Elhuyar hiztegiak 1999an eman zuen paperetik digitalerako jauzia, orduan eskaini zen Onlineko aukera ere. Katixa Agirre eta Josu Goikoetxea idazleek beren eguneroko lanerako hiztegia zenbateraino zaien beharrezkoa adierazi digute.