Energia Eolikoa
A. Urresti: "Energia eolikoa bai ala ez baino, non eta nola da galdera; agian parke txikiagoak behar dira"
Maria Agirre | EITb Media
Aitor Urresti energia berriztagarrien irakasleak, energia eolikoa izan du hizpide. Urrestiren arabera, errota handiek inpaktu handiagoa dute hegaztiengan. Arabako mendiak aske plataformako Aitor Armentiak, berriz, parke eolikoak zergatik ez dituzten nahi azaldu du.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Iturrieta eta Arkamun parke eolikoak eraikitzeko proiektuak atzera bota ditu Eusko Jaurlaritzak, ingurumenaren ikuspegitik ez direlako bideragarriak. Hortaz, txikiagoak diren bi proiektuk jaso dute oniritzia: Labraza eta Azazetakoak. Aitor Urresti energia berriztagarrien irakasleak, energia eolikoa izan du hizpide. Urrestiren arabera, errota handiek inpaktu nabarmenagoa dute hegaztiengan. Horregatik, parke txikiagoen alde mintzatu da, hegaztiei pasatzeko tokia utzi dien parkeak aipatu ditu irakasleak. Mendi oso bat haize errotekin betetzeak hegaztiengan inpaktu handia eragiten du. Gainera, Kantauriko kostaldea ez du egoki ikusten, hegaztien migrazio tokia baita. Arabako Mendiak Aske plataformako Aitor Armentiak, berriz, parke eolikoak zergatik ez dituzten nahi azaldu du. Urriaren 23rako manifestazioa deitu dute.