Itxi

Adinekoen egoitzak lotzea

Ana Urrutia geriatrian doktorea adinekoak lotzeaz: "Asko eta txarto lotu dugu. Orain sikiera ondo egiten da"

Nagore Telleria | EITB Media

Barakaldoko "Aita y ama" egoitza itxi du Bizkaiko aldundiak. Gizartekintza diputatuak argitu du lotze preskripzioetan, tilutazioetan eta aisialdiko programan atzeman dituztela hutsuneak. Adinekoak lotzeko erabakia zaintzaile batek ezin duela hartu azaldu du Urrutiak eta urraketa larria dela esan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Hamabost urte badira Ana Urrutia zaintza sistema duinago baten alde lanean ari dela. Gernikako Torrezuriko koodinatzailea da eta egoitzan, euste sistema guztiak kendu zituen orain hamabost urte eta Cuidados Dignos fundazioaren bidez zaintza humanoagoaren alde lanean ari da harrezkero. "Libera care" izeneko metodoa garatu zuen, euste sistema guztiak baztertzen dituen zaintza.

Hogei mila profesionali eman die formazioa eta zaintza eredua 130 egoitzatan ezarri. Euskadin hamar bat izango dira berak dakiela euste sistemarik erabiltzen ez duten erresidentziak. Hemen asko lotu dela dio, bera hasi zenean % 40 zela batazbestekoa. Orain % 20 inguru. Oso urruti oraindik Alemania edo Erresuma Batuko % 5etik. Zaintza modu gizatiarragoa egiteko baliabide gehiago ez dela behar uste du, beste lsn sistema bat ezartzea baizik. Liburu batean kontatu zuen bere esperientzia 18 istorioaren bidez. "Zaintzea. Iraultza  pertsonen zaintzan".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)