Gastronomiaz Dani Lasarekin
Guk geuk ere sukaldean makina bat jaki prozesatzen dugu
Arantxa Arza | EiTb Media
Freskoak, prozesatuak eta ultraprozesatuak, Dani Lasak jakien azterketa egin digu gaurko saioan. Janari freskoetatik hasi eta jatorrizko jakiarekin zerikusirik batere ez duten horietaraino.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Jakiak kontserbatzeko prozesu minimoak beharrezkoak bezain sanoak dira. Hortik aurrera ordea, jakia zenbateraino manipulatzen denaren arabera eta botatzen zaizkion aditiboen arabera eraldatzen dira jakiak. Horrela jaki prozesatu eta ultraprozesatuak lortzen dira. 4 maila bereizi ditu Dani Lasak, garbi utziz etxean kontserbatzeko asmoz maneiatzen ditugun jakiak ere jaki prozesatuak direla eta jatorrizko jakiarekin zerikusirik ez duen hori dela ultraprozesatua eta beraz zalantzarik handienak sortzen dituena osasunarekiko. Direla edari freskagarriak, opil generoa...