Itxi

ALDAKETA KLIMATIKOA

Eñaut Izagirre: "Hamarkada batzuetan, iraganeko kontua izango dira Monte Perdidoko edo Anetoko glaziarrak"

Maria Agirre | EITB MEDIA

Pirinioetan 24 glaziarretatik 17 aztertu dituzte Eñaut Izagirre glaziologoak eta bere kideek. Ondorioztatu dutenez, Pirinioetan, adibidez, galzorian daude.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Glaziarrak dira klima aldaketa neurtzeko termometroak. Mendiko glaziarrak klima aldaketarekiko geoadierazle sentiberak dira. 80ko hamarkadatik, galerak %90 baino gehiagokoa izan da mendikate guztietan.

Pirinioetan 24 glaziarretatik 17 aztertu dituzte Eñaut Izagirre glaziologoak eta bere kideek. Eta ikusi dutenez, Pirinioetan, adibidez, galzorian daude.

Azken hamarkadan 7 metroko izotz geruza galdu dute bataz beste, eta klimaren inertzia aldatu ezean, hamarkada batzuk barru iraganeko kontu izango dira Monte Perdidoko edo Anetoko glaziarrak. Anetokoari dagokionez esan du, azken hamarkadan 10 metro galdu dituela bataz beste. Gerta daiteke Aneto bitan zatitzea.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)