Itxi

Mikel Garaizabal

Txakolina eta bertsoak, apardunak eta 1806ko ardo botilaren pasadizoa

Unai Urreaga | EITb Media

"Burbuilak eta bere magia". Izen horixe jarri dio gure enologoak aste honetako tarteari.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Getariako txakolina bertsotan´ekimenaz aritu gara Sebastian Lizasorekin. Izenak dioen moduan, txakolina eta bertsoa uztartzen dituzte, Mikel Garaizabal bera gidari lanetan dela. Bi saio egin dituzte jada, eta beste sei hitzordu geratzen dira. Azkena, abenduaren 17an Donostian.

Edari apardunez ere hitz egin dugu. Jatorriaren eta elaborazioaren arabera egiten da sailkapena. Ospakizunetarako bakarrik edota jatordu amaierarako ez gordetzea gomendatu digu Garaizabalek. "Gutxi eta sarri". Horixe esan digun bestea, eta 6-8 gradutan edatea aholkua, ardo kopa arrunt batean. 

Bestalde, Caceresko jatetxe batean izandako lapurretaz ere aritu zaigu. Tartean 1806ko ardo botila bat lapurtu dute. Eta botila horren pasadizoa kontatu digu. Londresen enkante batean erosi, eta ustekabean apurtu egin zitzaien. Mikelekin sommelier ikasitako lagun bati apurtu zitzaion botila. Zorionez plastikoan bilduta zegoen eta edaria ez zen galdu. Upategira deitu, eta ontziz aldatu zuten 1806ko ardoa.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)