Itxi

Hogeitakako bi

Bakarlaria eta onena ala bigarrena izanda zoriontsuago?

Unai Urreaga | EITb Media

Galdera hori egin diegu Marixe Ruiz de Austri eta Iñigo Arratibeli. Edurne Saizar psikologoari ere galdetu diogu egungo gizartean balio handiegia ematen ote diogun dena delakoan onena izateari.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Edurne Saizar psikologoak azaldu digu helburu "legitimoa" dela onena izan nahi izatea. "Arriskua esklabu bihurtzen zaituenean da". Ez hori bakarrik, hobea izaten saiatzea ona dela argitu digu. Gakoa arrakastak eta porrotak erlatibizatzen jakitea dela eta norberak bere mugak eta indarguneak jakin eta helburuak markatzea gomendatu digu, "ondokoari begiratu gabe". Errealistak izan eta esfortzua baloratzeko gomendioa ere egin digu,  "eta ez beti emaitza". Talde lanari buruz zera esan digu: "norberak lortzen duen hori ere uste baino neurri handiagoan besteei esker da. Horrek apaltasuna eta autokontzientzia lantzea eskatzen du".

Ama batek alabak bigarren biolina izan nahi duela, baina mundua famatu eta denean lehenak izan nahi dutenentzat egina dagoela kontatuz egunkari batera bidalitako gutunak jarri digu hizpidea.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)