Patinete elektrikoak
Patinete elektrikoak, tramitean dagoen eta estatu mailakoa izango den araudiaren zain
Itsaso Guridi | EITb Media
Erregulazio orokor eta zehatza iritsi bitartean, batean eta bestean gauzak zertan diren kontatzen saiatu gara eta hiru erabiltzaileen esperientziak jaso ditugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ipar Euskal Herrian, duela pare bat urtetik indarrean trotineta elektrikoa arautzako dekretua. Bertan, 12 urtetik aurrerakoek erabili dezakete eta gehienez 25 kilometro orduko abiadan.
Hego euskal herrian berriz, tramitean dagoen eta estatu mailakoa izango den araudiaren zain daude Udalak. Oraingoz, patineteen erabiltzaileek, motorzale edo auto-gidariek bezalaxe zirkulazio araudiak bete behar dituzte.
Gu, Javi Aguirre gasteiztarrarekin eta Josu eta Gari Suarez, patinete elektrikoa Otazu herritik Gasteizera joan etorriak egiteko erabiltzen duten aita-semeekin izan gara. Patinete elektrikoa erabiltzen duten hiru hauen esperientziak jasotzen.