Kargatzen...
Itxi

Kirol literatura

Txirrindulari izatetik, kirol literatura saltzera

Ane Aguirre Mendia| EITb Media

Eneko Garate zarauztarraren "Libros de Ruta" argitaletxeak badu denda fisikoa Bilbon.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Kirol literatura gustuko dutenek, gutiziak topatu eta aholkuak jaso ahalko dituzte hemendik aurrea Bilboko Gordoniz kalean. Eneko Garate zarauztarrak duela zortzi urte abiatu zuen Libros de Ruta argitaletxearen proiektua. Orain, denda fisikoa ireki dutela, bezeroekin harremana aurrez aurrekoa da eta beste kirol batzuk lantzeko aukera ere badute. Azken urteetan beste kirol batzuetara salto egin arren, txirrindularitza liburuak dira gehien saltzen dituztenak. Sarea osatu dute eta badituzte irakurle fidelak: "Ez gara liburuekin aberastuko, baina lortu dugu egonkortzea eta aurrera jarraitzea".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)