Kargatzen...
Itxi

Behobia-Donostia

Eneko Agirrezabal irabazlea, pozik: "Ondo atera da. Erretiratzeko moduan naiz kasik!"

Unai Urreaga | EITb Media

Helmuga zeharkatu eta berehala hitz egin digu Txindoki taldeko segurarrak. Atzo goizean artean parte hartu edo ez zalantzan zegoela aitortu digu: "Akilesarekin gaizki nabil, baina nahiko ondo ikusi nuen nire burua".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Haizea kontra izan dutenez, inork ez zuela tira egin nahi azaldu digu Eneko Agirrezabalek, Behobia-Donostia lasterketaren gizonezkoen arloko irabazleak, eta horretaz aprobetxatu dela esan digu. Amaiera 800 metroko esprinta izan dela azaldu digu Txindoki taldeko segurarrak: "Leher eginda iritsi naiz".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)