Kargatzen...
Itxi

Bioteknologia

Ion Arozena: "Bioteknologian erronka garrantzitsuak ditugu, esaterako laborategian proteina lortzea"

ASEBIO elkarteko zuzendaria da Ion Arozena urretxuarra. Azkenaldian bogan daude enpresa teknologikoak. Alor horrek gurean duen pisua eta etorkizuna aipatu ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

ASEBIO elkarteko zuzendaria da Ion Arozena. Bost urte darama karguan, Espainiako enpresa bioteknologikoen sarea zuzentzen. Kargu horretara iritsi aurretik zein ibilbide egin duen kontatu du Ion Arozenak. Elikaduraren, osasunaren zein energiaren alorrean ari dira ikertzen enpresa bioteknologikoak. 2014tik etengabe egin du gora enpresa horien kopuruak. 2020an, 790 enpresa bioteknologiko zeuden Espainian. EAEn, zehazki, 76 enpresa bioteknologiko. Nafarroan ere enpresa bioteknologikoak ikerketak egiten ari dira, esaterako, haragi begetalen esparruan ikertzen ari dira.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)