Kargatzen...
Itxi

Emakumeak

Emakumeek historian zehar utzitako arrastoen bila Hondarribian eta espetxean egon zirenei omenaldia Durangon

Unai Urreaga | EITb Media

Parean elkarteak 10 emakumeren biografiak bildu ditu Hondarribiko historian emakumeek hainbat arlotan izandako protagonismoaren adibide. Durangon, berriz, omenaldia egin diete Frankismo garaian emakumeen kartzelan preso egon zirenei.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Inesa Gaxen, Juana Mugarrieta, Graciana Lizarraga... 10 andrazkoren biografiak osatu dituzte Hondarribian, herriko historian zerikusia izan duten emakume guztiei omenaldi gisa. Ibilaldi birtuala egin liteke sarean eta gerra, itsasoa, boterea, indarkeria edo arteari lotuta emakumeek egindako ekarpenaren berri jasotzeko aukera eskaintzen du Parean elkarteak. Oihana Llorentek eman dizkigu argibideak.

Bestalde, Durangoko emakumeen kartzelan preso egondakoei omenaldia egin diete Andereak eta 1936 kultur elkarteek antolatuta. Maria Gorosarriren birramama izan zen preso egondako emakume haietako bat. Mariak berak lagundu digu iragan hura gogora ekartzen.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)