Joseba Tapia
Joseba Tapia: "Erasoa erabateko da, eta euskararentzat egin nahi izan ditut hamar kanta"
Bederatzigarren diskoa kaleratu du Joseba Tapiak, `Egon edo ez Egon´ izena jarri dio. Durangoko Azokan elkarrizketatu du Arantza Artzak. Zakurraren biolina zigiluarekin kaleratu du azken lana.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Joseba Tapiak 58 urte bete ditu, eta erronka berrietarako gogoz dago. `Egon edo ez Egon´ izena jarri dio azken lanari. Musikari gazteagoekin harremanetan da. Tapiak esan duenez, gazteek deituta abiatu da Dupla eta Chill Mafiakoekin. "Nik beti esaten dut, horiei eman behar diegula aukera".