Itxi

Durangoko Azoka

'Bañolet': iaz proiektu zena, aurten errealitate

Aurkeztu dute iazko sormen beka irabazi zuen proiektua, 'Bañolet'. Lau kapitulu dituen telesaila da Maia Iribarne eta Paxkal Irigoienek sortu dutena.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Herri zapalduek berreskuratutako lur batean eraikitako herria" da Bañolet. Hala kontatu digu Maia Iribarnek. Herri horretan badituzte ohitura berriak eta horietako bat da,  haurtzarotik helduarorako pausoa adierazten duen ekitaldi handia. Ekitaldi hori Luisari eta haren lagunei dagokie antolatzea. 10-11 urte dituzte eta haien abenturak erakusten dizkigu telesailak. "Bada umoretik pixka bat, badira ere egoera poetikoagoak eta baita egoera absurdo anitz ere" esan digu Iribarnek.

Iaz beka irabazi eta urtebeteko denbora tartea bereziki motza egin zaiela aitortu digu Iribarnek: "Udan grabatu genuen eta postprodukzio fasean presaka ibili gara. Estreinaldia eta gero hilabete batzuk hartuko ditugu azken ukituak emateko eta gero martxoan erakutsiko dugu zinema geletan". Proiektuan 150 pertsona baino gehiagok hartu dute parte.

Audioak (1)