Kargatzen...
Itxi

Mendia

Buruntza mendia gurutzerik gabe esnatu da

Xabier Lasa Aiurriko kazetariak kontatu digu gertatutakoa, tontorrean izan berritan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Duela egun batzuk ere egin zuten saiakera, baina ez duten gurutzea eraistea lortu, bart gauean ordea bai.

Xabier Lasa Aiurriko kazetariak kontatu digu gurutzea 1939ko abuztuan zutitu zutela Falangearen ekimenez eta orduko Andoaingo Udalaren babesa izan zuela. "Falangekoek proposamena luzatu zioten Udalari, eta Udalak noski baiezkoa eman zuen eta denen artean eraiki zuten, frankisten omenez".

Herrian gurutzearen esanahiaren inguruko ezjakintasuna "nabaria" dela azaldu digu kazetariak, "baina gurutzeetan apologia frankista eta erlijiosoa egiten da" gaineratu digu.

Audioak (1)